Travel Page by Planet Ranger
Free Travel Web Page at planetranger.com
Home search About Advice

Travel Page

2 Months living in Beijing- 2 Hilabete Beijinen

Kaixo Euskaldunok!!!
Azken 5 urte hauetan Txina, India, Tailandia, Burma, Filipinak, Malasia eta Singapur-en barrena bidaiatu ondoren, Beijing-en 2 hilabete pasatzeko asmotan abiatuko naiz aurten. Asiak badu erakartzen nauen zerbait eta Urriaren 22an hasi eta Abenduaren 12arte luzatuko den oporraldian, bestetan ez bezala, leku berean pasako ditut nire opor egunak. Bertako jendearekin konpartituko ditut eta horretarako Hotel edo betiko Guesthouse-etara joan beharrean logela bat alokatu dut bertako jendearekin. Hori izango da aurtengo nire erronka: bertako lagunekin bizi, kultura eta gastronomia ezagutu eta nola ez txinatar hizkuntza ikasi. Urte eta erdi badaramatzat Txinatar hizkuntza nire kaxa ikasten baina hizkuntza guztiek eskatzen duten bezala beharrezkoa egiten zait dagokion lekuan ikasi eta praktikatzea.
Lin Jiang Bin (Jiang=Ibaia, Bin=Talentua, Lín=Basoa), jauna izango da nire bizilaguna bi hilabete hauetan. Misheng Life Insurance co.,LTD aseguru etxean lan egiten duen langile jatorra!!!

Diary Entries

Sunday, 11 October 2009

Location: Chengdu-China

Bada aspaldi ez dudala ezer idatzi. Azken aste honetan sentsazio desberdinen jabe sentitu naiz, bapateko euforia, eta bestetik dezepzioa. Tibeteko mendebaldeko bidea jarraituz eta bertara sartu gabe QinHai probintziara sartzekotan nenbilen, Kangding, Gangzi, ShiQu-tik barrena baina ezinezkoa izan da. Bitan saihatu naiz Kangding-era joaten baina galerazi egin didate. Non eta Txinan. Azkenean autobuseko tiketa saldu nahi ez didatela ikusita Songpang aldera joango naiz eta hemendik Gansu probintziara! Chengdun ez zidaten autobus tiketa saldu nahi eta Emei-ra egin nuen salto, handik Ya'an-ra eta azkenean berriz Chengdura han ere ditxososko tiket hori saldu nahi ez zidatelako. Bihar goizean abiatuko naiz Songpan aldera eta hemendik LangMusira. Ea bide honetan arazorik ez dudan topatzen. Horrelakoa da Txina.

Monday, 15 June 2009

Location: Usurbil, Spain

-Aurtengo oporrak prestatzen hasia naiz. "Txinarako" hegaldia erosi dut jada. Merke merke 493 Eurotan eta gainera Bilbotik irtenda. 2009ko Urriaren 2an irten eta Azaroaren 30an bueltatuko naiz.
-I´m just start to plan my next hollidays, in fact I´ve bougth my fly ticket to China from 2 OCT of 2009 to 30 NOV. It was so cheap, only 493 € from Bilbao.
-Ya he comenzado a preparar mis siguientes vacaciones. De hecho ya he comprado el vuelo para China. Este año serán desde el 2 de OCT hasta el 30NOV.

Wednesday, 10 December 2008

Location: Beijing

Azkenean ez du elurrik egin goizean. Hemen ere eguraldi iragarleek batzutan ez dute asmatzen!!!
baina....something is changing....
.....arratsaldeko 16:17 dira orain, kafetegi batetan nago eta wifia duen mugikor bat lortu dudanez munduarekin komunikatuta nago. Hasi du bai arratsaldean elurra, baina ez da hainbesterako.
Elur maluta batzuk besterik ez dira izan...

Tuesday, 09 December 2008

Location: Beijing, China

Akabo! Bukatzen hasiak dira nire opor egunak. Atzera kontua hasia da. Gaur bi, bihar egun bakarra, ostiralean ospa, larunbat goizean etxean. Usurbilen. Berriz ere gizarte kapitalistara bueltatu beharko dut diru piskat egin eta hurrengo nere bidaia antolatzera. Agian berriz ere Txinara bueltatzeko izango da, nork daki, txinatar lagunak jada galdezka ditut ea noiz etorriko naizen berriro esanez. Tristura sartzen zaio edonori halako esperientzia bizi izan eta gero, ondo bainan hobeto zaindu bait naute hemen.

Eguraldiak ere laguntzen du melankolia hori areagotzen, bihar -7 eta gehienez gradu bat espero dira. Hala dio telebistak behintzat. Bai! elurra (XiaXue) espero da aspaldiko partez, bi hilabete hauetan ez baitu tanta bakar bat ere ikusi Beijingo asfaltoak. Li pisukideak aurten aurreko urtean bainan 10 egun beranduago datorrela lehen elurtea esan dit. Ea zenbat egiten duen. Agian Olimpiadetarako sortarazi zituzten euriteek antzu utzi dituzte Beijingen inguruan dauden lainoak. Poztuko nintzateke bai Beijing elurtuta ikusteaz.

Friday, 05 December 2008

Location: Beijing, China

Badira egun batzuk ez dudala ezer idatzi, agian hemen egiten duen hotzarengatik izango da. Atzokoa sekulakoa zen. Goizean jaiki eta "Green-t house" ikusteko asmotan abiatu nintzen 988 eta 944 autobusa hartuta Beijing-eko Ipar ekialdera. Filipinetako lagun batzuk aholkatutako lekua da bera, berezia eta hutsaren erdian aurkitu dezakegun altxorra. Enpresa partikularrek beren festa edo bilerak egiteko erabiltzen duten lekua da Green-T House, Galeria antzeko bat dela esan daiteke.

Azken urte hauetan kanpotar artista ugari biltzen ari da ingurune honetan beren arte lanak egin eta aurkezteko asmotan. Euskaldun bat ere badugu bertan, Judas Arrietak badu bere txokoa (MA Studio, 318 Art Garden). Ordu eta erdiko bidaia izan da bizi naizen ingurutik, luzea da baina bueltakoan nere asmoa 798 arte Galerian beste bueltatxo bat ematea da.

http://www.green-t-house.com.cn/beijing.html

318 galerian Bartzelona, Madril eta Argentinatik etorri berriak diren artista batzurekin egon naiz. Hauei gomendio batzuk eman eta zer ikusiko... eta hauek ere ezagutzen dute gure Judas.

http://www.mastudiobj.com/
http://www.beijingdreams.net/

Arratsaldean 789 galerian buelta bat eman ondoren ziztu bizian etxera bueltatu naiz. Sekulakoa da hemengo hotza. Haizea ezurretaraino sartzen da. Sudurra eta belarriak gogorturik ditut, gainera biharko -10C espero dira.

Gauean Babington-en ibili naiz pisukideekin. Hemen antzematen da teknika eta abilidadeko jokoak gustatzen zaizkiela Txinatarrei.

Sunday, 30 November 2008

Location: Beijing, China

Txina Miopeen erreinua dela esan ohi da. Eta hori noizbait Dong Shan Huan Nalu-ko Beijing Glasses City-ra gerturatzen bazerate argi eta garbi ikusiko duzue. Bertan amaigabeko betaurreko denda mordoa aurki dezakegu, merke asko gainera. Graduatutako betaurrekoak 15 eta 30 euro bitartean momentuan egiten dizkizute(Bueno, turista zarela ikusten badute 70 edo 80 euro ateratzen saiatuko dira, gogoratu erregateoaren erreinuan gaudela). Gainera ez pentsa kalitate txarrekoak direnik. Nik batzuk egina ditut, eta primeran geratzen zaizkit. Europan 350 euro lapurtuko dizkizute betaurreko arrunt batzuengatik, urrezkoak ote dira! Hain zaila al da betaurreko berriak egitea? Ba ez. Ostegunean bertan joan eta zirt batean egin nituen nik. Aukeraketa lanak izaten dira zailenak normalean.... 6 solairuko eraikuntza oso bat betaurrekoz betea, ez dakit zenbat dendatxo baina lasai asko milatik gora eta denetan gauza bera: BETAURREKOAK... Txinoa ikusi nuen BETAURREKOEKIN...kantatzeko moduko panorama.

Atzo Andy Pisukidearekin goizeko 7tan jeiki eta bere ofizinetara joan behar izan nuen bere marketing bideoa grabatzera. Betan Ande Indiarrak eta nik Txinatar mordoarekin negoziaketetan geundela antzeztu behar genuen bilera gela elegante batetan. Ni txaketa eta guzti atzerriko multinazional batetako gerentea nintzen eta Ande Indiarra nere konpainiako ingenieria. Bertan 5 txinatar geiago interprete eta guzti. Nik ingeleses egin behar nuen papera eta hor ibili ginen inportazio-exportazio tasen banaketa eztabaidatzen. Txinatarren negoziaketak nola izaten diren behintzat ikasi dut antzezten bakarrik baldin bada ere. Andy-k (Li Yang) "General Prospecting institute China National Administration of Coal Geology"-n egiten du lan.(www.ccgc.cn). Farre egiteko aukera izan genuen.

Ondoren Ande Indiarra eta Ni pisura bueltatu ginen bertan bazkaria bait genuen antolatututa. Lin pisukidearen osabaren aita ere gure etxean dago astebukaera honetan eta bazkari berezia prestatu digute Lin eta bere neskalaguna Suk. Telegrafotza du ogibidetzat Lin-en osabaren aitak. 65 urte inguru ditu baina egia esan zaharragoa ematen du. Ene a ze astebukaera pisu txiki honetan 4 pertsona gaude!!Honek Gran Hermano Txinatarra dirudi.

Bazkalondoren Mahjong-en jolastu gera, domino antzeko piezekin hemen jolasten den jokua da Mahjong-a. Afal ondoren Ande indiarrari Sanlitum inguruan parrandatxoa egingo genuela agindu nion eta gonbidatu egingo nuela (badakizue guretzat ere bertan prezioak ez dira merkeak, 4 euro zerbeza bakoitza, ta zer esanik ez Indiatik lanera etorri den batentzat). Gaua ez zait merkea atera baina tira behintzat Beijing-go Sanlitum inguruko parranda giroa ezagutzeko aukera izan dut.

Gaur Li Yang pisukidearekin pistinara joatekotan naiz eta gauean beste apari bat dut Lin eta bere lagunekin.

Holakoa da bizitza Txinan. Geratu gabe alde batetik bestera ibili beharrekoa.

Wednesday, 26 November 2008

Location: Beijing, China

Goiza klasean eman eta gero, lagun batekin apaltzeko geratuta nengoen Wudaokou metro estazio inguruko jatetxe batetan. Afaldu aurretik ez didazue sinestuko baina nire lehen lana egin dut gaur Beijing-en, eta gainera kobratuaz. Kalean asaldatu nau txinatar batek bere nagusiak eskatuta gazteleraz hitzegiten duen jendea bilatzen ari zela esanez. Ingleses idatzirik zegoen orrialde bat erakutsi dit zer egin behar nuen argi eta garbi azalduaz. 20 minutuko grabaketa bat egin behar zen, gauza erraza egia esan behar bada. Telefoniako enpresa Korear batek gazteleraz grabaketa hori egiteko pertsona bat behar zuen. Hau da hainbat izen eta zenbaki gazteleraz irakurri eta grabatu behar zituzten. Esan eta egin, erraza izan da. Ez nuen sekula pentsatuko honelako lan bat egingo nuenik Beijing-en. Ba bai! Denetarik egin beharra dago bizitza honetan, eta gainera oso ondo egin dudala esan didate: " Ni hui suo Xibanyayu hen hao". Egia esan txineraz baino hobeto moldatzen naiz oraingoz.
Beraz noizbait nire ahotsa hortik entzuten baduzute ez beldurtu!

Tuesday, 25 November 2008

Location: Beijing, China

Gaur Txinako Harresian (Chang Cheng) izan naiz, orain, Mao Tse-Tung en esanetan benetan Gizondu naiz. A ze paliza, 4 ordu eta piku pasa ditut eskailera gora eta behera. Ikusgarria da ingurunea baina turismoa dela eta bere xarma galtzen ari da Badaling ingurua. Txinatar hauek gobernatuko dituenik ez da.

Sunday, 23 November 2008

Location: Beijing, China

Asteazkenean, Xing qi san txinatarrez, bazkalondoren Wangfujing-eko liburudendara joan nintzen liburu batzuk erostera. Ingurune hau aberatsen gunea da eta bertan liburudenda famatu bat aurki dezakegu, "Xinhua bookstore" du izena http://www.wfjsd.com/ . Nahiz eta inguruko dendetan saltzen dituzten gauzak garesti egon,liburudenda honetan liburuak oso merke aurki ditzazkegu. Liburu dendaren ondoan afaltzeko postu desberdinak ere aurki ditzazkegu, txinatarrek denetarik jateko kapazidadea dutela garbi erakusten duten horietakoak dira gainera. Itsas zaldiak eta izarrak, eskorpioiak,etab. saltzen dituzte nahi duen ororentzat.

Ostegunean, Gong Wang Fu inguruan ibili nintzen egun osos, bertan aurkintzen dira Danbor eta Kanpai Dorreak. Kanpai dorrea ordua jakitera emateko erabiltzen zen Ming dinastiako Yongle enperadorearen garaian. Kanpai dorrea 47,9 metro luze da eta 1478 metro karratuko zabalera du. Kanpaia bera 7,02 metro luze da. Honek 12 zm. eta 24,5 zm. bitarteko zabalera du.

Arratsaldea inguruko Hutong-etan eman nuen galduta, horien artean Nanluogu Xian hutong-a. Bertako usai eta kale hestuek Beijing-eko beste ikuspegi bat azaltzen digute.Hutong hauetako etxe gehienek ez dute etxe barnean komunik, honela Kaleetan non nahi komun publikoak agertzen dira.

Ostiral arratsaldean Panjiayuan-eko arte merkatua bisitatu nuen, Beijing-eko lekurik hoberena da Yishu(artea), gongyi(artisautza) eta guyan (zaharkinak) erosteko. Bertan Sun ezagutu nuen eta bere argazkiak erakutsi nahi omen dizkit. Sichuan inguruan ibili omen zer lurrikara gertatu ondoren argazkiak ateratzen. Ea hurrengo astean berarekin egoteko aukera dudan.

Larunbat gauean Lin Pisukidearen lagunekin Shaanxi probintziako, Xi´an hiriburuko, ohiko janaria dastatzera joan ginen Parke Olimpikotik gertu dagoen jatetxe batetara. Bertan serbitzen dituzten espagetiak ohikoak bainan zabalagoak dira, eskuz eginak baitira; pikante aldetik ere sukaldariak eskuzabalagoak izan ohi dira ingurune honetan.

Igandea Beijing-en lanean dabiltzan lagun batzurekin pasa dut. Tarteka herriko jendea ere bisitatu beharra dago! Kanpoan lan egiteak badu bere sakrifizioa, eta Euskadunak beste lekuetan bezalaxe hemen ere elkartu egiten dira, honela, une batez, Euskal Herria bera ere gertuago sentitzeko aukera sortzen da.

Sunday, 16 November 2008

Location: Beijing, China

Goizean Chaoyang parkean Andyrekin bideoa grabatzen ibili ondoren, bere lagunekin Factory 798 bisitatzera joan naiz. Zoragarria da leku hau eta arteaz gozatzeko leku paregabea da, hala ere turistikoegia ez ote den bihurtzen iruditzen zait. Arratsaldeko 17:00ak aldera etxeruntz abiatzea erabaki dut. Hemen hotz egiten du, -6 eta 10 gradu bitartean. Ene! Biharko -8 eta 5 gradu espero dira. Eskerrak etxean berogailuak azkenean piztuta ditugula. Goxo egoten da behintzat. Factory 798-ra berriz ere joan beharra daukat

Saturday, 15 November 2008

Location: Beijing, China

Badira egun batzuk ez dudala ezer idatzi, baina nere eguneroko erritmoak ez dit apenas denbora librerik utzi. Lehengo Ostenunean, Summer Palace edo "Yihe Yuan" bisitatzera joan nintzen. Berezia eta udazken garai honetan zoragarria. Eguraldia paregabea izan nuen, agian zertxobait haizetsua. Bertara gerturatzeko hoberena Xizhimen metro geltokiraino joan eta bertan 375. autobusa hartzea da. Ia ordubeteko bidaia da baina Beijing-go autobusetan ibiltzea ere frogatu beharreko esperientzia da. Nik dexente erabiltzen dut, merkea da eta nora joan nahi duzun baldin badakizu, nahikoa da www.bjbus.com bisitatzea biadaia antolatu ahal izateko.

Inguruneak, jauregi, jardin eta korridore luzeak ditu pasiatu ahal izateko. Garai batean Beijin-go udarako bero jasangaitzetik alde egiteko erabiltzen zuten leku hau bertako agintariek. Mendeetan agintarien lorategia izan zen eta XVIII.mendean Qialong enperadoreak 100.000 langile erabiliaz, Kunming lakua handitzea erabaki zuen.

Ostiralean, klasea eta gero, bizikleta hartu eta Yonghe Gong santutegi budista bisitatzea erabaki nuen. Berau Beijingeko Budista santutegirik ederrena da. Tibet-etik kanpo tenplu Budista esanguratsuenetakoa da eta bertan 17 metro luze den buda Maietreya aurkitu dezkegu, zehazki Wanfu pabiloian aurkitzen da.

Arratsaldez afaltzera etxetik gertu dudan jatetxera joan nintzen eta bertan tonto-tonto, 44 urteko argazkilari profesional batekin egin nuen topo, Xi Sha Wang Ge jaunarekin. Bere bi lagunekin zebilen afaltzen, bata legegizona eta bestea kazetaria. Legegizona Yang Naichao, Beijing Lan Peng Law Firm konpainian lan egiten duena. Ostirala ospatzen zebiltzan hala nola; ni aldameneko mahaiean nengoen aparia bukatuta baina azkenean beraien mahaian bukatu nuen zerbeza batzuk hartuaz. Xi Sha Wang-en alabak ere jatetxean bukatu zuen aitaren argazki kamerarekin. Jende berezia eta aldi berean jatorra. Egia esan ez zidaten nere afaria ordaintzen utzi.

Larunbata ere luzea izan da niretzat. Goizean goiz, lehenengo Poliziarengana joan gara eta azkenean lortu dut behar nuen ditxososko erresidentzia papera. Egia esan hainbeste denboran gerturatu gabe zergaitik egon naizen galdetu gabe ez didate egin papera noski. Lan bat gutxiago behintzat.

Ondoren, Lin- jaunak Beijing-etik kanpo nekazaritzan dabiltzan lagun batzuk bisitatzera joan gera, Microsoft Research-en lan egiten duen laguna, eta bere izenataz gogoratzen ez naizen hirugarren bat ere elkartu gera bertara joateko. Bertako jendea oso pobrea da eta nola bizi diren ezin zarete imaginatu. Hala ere lan gogorra egin dute, eta bertan 5000 kilotako tomate produkzioa duten negutegiak nola antolatu dituzten ikusten egon gara. Ilusioa behintzat ez zaie falta eta duten gutxia ere eskeintzen dute. Bertako txabola batean bazkaldu dugu eta egun supermerkatuek eta inguruko probintzietako tomate lur sailek sortzen dizkien arazoetaz hitz egin dugu. Bertan egun bizi duten egoera aztertzeko aukera izan dugu.

Ondoren Igerilekura joateko asmoa genuen eta azkenean berandutu egin zaigu. Gerturatu garenerako itsita aurkitu dugu. 17:00tan itsi digute Igerilekua. Beraz beste plan bat ere bagenuenez, bolategira joan gera boloetan jolastera. Microsoft-en lan egiten duen lagunak txartel berezi bat du ondoan duten hotelera joan eta dohainik boloetan jolasteko.

Boloetan ibili ondoren apaltzera joan gera denok, eta ondoran Microsoft Reasearch-eko egoitzan bukatu dugu bertako Billar eta Futbolinean jokatzen. Ezin zarete imaginatu nola zaintzen dituzten hemen Microsoft-eko langileak. Badute bai zer ikasia Euskal Herriko hainbat enpresek. Billar Amerikarra, Fulbolina, eta Ping-Pong-eko mahaiez gain masajeak ematen dituzten ahulki zoragarriak ere badituzte.

Bihar Andy pisukidearekin bideo bat grabatzera joan behar dut parkera. Bere enpresarako marketing kanpaina bat antolatzen dabil eta agian aktore moduan parte hartu beharko dut. Laguntza eskatu dit eta badakizute mutil guapo eta atzerritarrak behar dituzte beraien internalizazio irudia zabaltzeko. Ea zertan bukatzen dudan.

Ondoren Factory 798 bisitatzera joango naiz, bertan dauden hainbat arte galeria bisitatzera.


Previous Diary Entries

Choose a date from the menu below to view older diary entries in a new window.

Photos - Click Below

Leave a Message

Name:

Email (optional):

Message:

Travelling Soon?

Get Your own Planet Ranger Travel Page. Click Here


Recent Messages

From Kalbi
Irakurtzeak bakarrik pena ematen du. Ez dut pentsatu nahi nolakoa izango da zurea. Eskuminak eman txinatar lagunei eta gu goazenerako lekua gorde dezaten eskaiezu. Merkatuko hirukotetik inork ez al da zurekin itzuliko?
Response: Ba bai, penatuta nago bueltarekin, baina bueno kuadrillako batek esaten duen bezala Ardotxo on bat hartzeko desiatzen nago, je, je. Ta merkatuko kontuak...ejem... 3tik 2k mutillaguna dute eta hirugarrena marisarjenta xamarra da... Agian berriz bueltatzeko arrazoia izango dut honela...Ostegun gauean pisukideekin izango dut despedida afaria.
Esperientzia polita izan da Beijing 2008koa.
From marimototsen pantxi
joder,joder! Hau lehenago abisatzen da. A ze orria dukena! A ze argazkiak! Nahi baduk egingo diagu bion artean bidaia eleberri zoragarri bat. Hik idatzitakoa moldatu eta kitto.Argazki emanaldiak ere antola ditzakek. Nire gelan dekoratzeko ere ez lirateke gaizki etorriko. Nora joan eta kontxintxinara, ja,ja. Kontxin txinara. Noiz egingo diguzu argazki amanaldia? Bestetik, hemen bazen bat haserre antzean zebilena, Marijo bati berari baino gehiago erantzuten zenionako...
Response: Lasai egoteko esan haserre dabilenari, ez du merezi eta...Lasiter arte
From marimotots
hi, zer gutxy geatzen zaiken. oraingo hontan usurbil kosmopolita (polita bai noski) bai izango dekela txinatar batzuk eta indio batzuk ekartzen badituk. hire marketing bideoa orain you toben ikustea bakarrik falta zaiguk, hau dek komeria hau ayooo pelayoooooo
Response: Usurbil nahiko kosmopolita bada lehendik ere, Indio dexente bazeudek...ejem konpentsatzeko Txinatar batzuk eraman beharko ditugu.
From marimotots
hi argaldu haiz pixkat eh?????orain gabonetan gizenduko haugu pixkat lasai
Response: Arrisku handiena Amonak gauza goxoegiak jartzen dituela da. Egia esan... "¿Dónde esta la mejor cazuela? Donde la abuela!".
From marimototsmarijo
hi, hauek denak nondik atera dituk????nola enteratu dira usurbiltar hauek hi txinan hagoela???????bueno 13an ikusiko gaituk eskuminak aimar,jokin eta markelen partez.gora txinatarrak, aitonak esten zuen bai illea oso gogorra dutela, astoaren izatza bezalakoa
Response: Bai, bai, ...egia esan gogoratzen naiz bai Aitonak lehen aldiz duela 20 urte Usurbilen, etxera etorritako neska Japoniarrari ilea moztu zionekoa. Goraizak zorroztu behar izan zituen orduan ere. Hemen ilea moztea 10Yuan kostatzen da, Euro bat eta 20 zentimo, agian look berriarekin azalduko natzaizue.
From mari pili
ei! dena oso politta, argarzkik ikeragarriyak... baña al grano!
txinatarenbat ligau dek?
Usurbil Begoetxea txinito pillo batez betea ikusi nahi det!!!
Response: Ieup!!!!! Ligatu a sako eta Txina Usurbildarrez betetzen hasiak gera jadanik. Je,je...
Usurbila denak eramaten baditut, akabo! Udaletxeak babestutako etxe gehiago plazaratu behako ditu guzti hauek bertan bizitzen jartzeko....Zaindu ta argi nirekin!
From txomin
kaixo potro ze inbiriya emateiaken argazkik ikusita.muxu ta disfrutau kapullin.
Response: Txomin!!!, Egia esan Lanean bainan hobeto egoten dek hemen, je,je. Eskuminak familia osoari eta Joxepari Muxu handi bat emaiozu nere partez. Bueltakoan egongo gaituk
From irene
hola kapullin...te escapaste sin previo aviso...pero te he encontrado.
he visto poco pero hay algunas fotos preciossas...eres un artista, sei sei por compartir.
muxu dordo
Response: Aupa Irene!! Hemen gaude bai Txinatarren artean oso gustora. Badakizu Usurbilen nola izaten diren gauzak, lanetik atera eta zuzenean joan behar izan nuen Madrilera. Azken egunean ere gaueko 12etan iritsi nintzen etxera, motxila ordubeten egin eta eskapada...Bueltatzen geranean ardotxoren bat hartuko dugu Benta edo Bordatxo inguruan. Zaindu eta Muxu potolo bat denei.
From marijo
ni ere joango nintzake txinara, baina bakarrik ez nintzateke atrebituko. baina norbaitekin hilabetetxo bat pasatzera animatuko nintzake, berriz joaten baldin bahaiz abixa ehhhh
Response: Lagunekin joatea gauza ederra da, baina batzutan bakarrik bidaiatzeak ere merezi du. Hurrengo bidaia nora den auskalo, agian berriz ere Txinara. Zaindu
From Kalbi
Ah! ta Arzelus txikik goraintziak bidaltzen dizkik
Response: Eskuminak denoi. Eta zerbait hartzearena egina zegok.
From Kalbi
Hi! P-4. Gaur 25 urteak ditut, gogoratu ta zeozer kontatu inbidiya hemateko. Hartu zeozer zure lagunekin nere osasunera, ta zurera. Naiz eta txinan edateko ohitura gutzi izan gonbidatuitzazu zeozertara. Aió
Berandu xamar irakurri diat mezua baina gonbitearena egina zegok. Zorionak.
From perri
Ba ahal dakizu Eugenio txinara joango dela Martxoan? ta urrengo astean New York ta Miamira
Response: Hau duk suertea duena eure Eugeniok. Esan berarekin joango naizela.
Zuek ere zaindu.
From Jabi Luque
Aupa Mikel, gustora irakurtzen ari naiz zure historiak eta inbidia sana ematen dizkit. Beti ideia onak dirak ondorengo proiekturako. Ondo aprobetxatu falta zaizkizun egunak eta bueltan argazkiak gustora ikusiko dizkigu. Ondo izan,
Response: Aupa Jabi. Hi ere ez haiz makala bidaiatze kontutan. Bueltakoan ikusiko gera.
From Javi Pascual
Aupa Mikel!!
Te felicito y animo a tope en tu viaje. Las fotos una pasada!!
Envíame tu dirección de gmail para poder estar en contacto.

Besarkada bat
Response: Javi, eskerrik asko eta bueltakoan ikusiko gera.
From perri
me cago en todo loque se menea, ondo izan osaba txiki
Response: Aupa Iñaki. Zaindu eta bueltakoan antolatu iezaguzu bazkaritxo goxo bat. Hemen ondo jaten da baina 5 bat kilo iadanik galduak ditut.
From
txinatarrak irekiak al dira???atzerritar jendearekin zein jarrera duten jakin nahi nuke, marijo da nere izena
Response: Oso irekiak dira eta batez ere Mendebaldeko herriekiko erreferentziak bakarrik hartu nahi izaten ditutezte. Beraientzako Europa eta Estatu batuak dira erreferentzia nagusiak. Jendeak beti esan ohi du txinatar jendea oso itxia dela eta getoetan bakarrik biltzen dela. Egia esan getoetan biltzearena ulergarria da, baina ez da mendebaldeko jendearekin erlazionatu nahi ez dutelako, gauza zera da, ohitura oso desberdinak dituztela eta ez dutela Euskaldunok bezala parrandan bakarrik pentsatzen. Hemen ohitura handia dago festak lagunen etxeetan egiteko eta apaldu ondoren, alkoholik gabeko karta saio ikaragarriak egiteko. Atzo bertan nere pisuan 9 txinatar juntatu ziren nirekin batera kartetan jokatzeko. A ze festa!
Hau koadrillakoekin Musean Jokatzea bainan gogorragoa izan da!
From Jabih
Que pasa Bengo?
Que sepas que estamos siguiendo tus peripecias por China!
Aunque a algunos nos cueste leer en euskera merece la pena!

Ondo Ibili eta Txintxo izan!
Response: Aupa Jabi & Company. Gu beti izan gera zintzoak eta hala jarraituko degu. Zaindu eta eskuminak denei.
From TKyo
Aupa hi !!!!

Ze TranSiberiano, edo Moscu-Pekin, edo "Asia connection",,,, ta ze ost... !!!
Hi haiz "puto amoa", bakarrik joan, bertan mogitu eta 'txinarr'-people-eri EGURRA emon !!!!

Jarraituko dot zure historioak blog honetan .... oso gustora eta enbidia sanoz beteta.

Enjoy it !!
Response: Bueno, bueno, Zaindu eta Abenduan in situ kontatuko dizkizuet nere abenturak.
Zai Jian!